Giro hotza nagusi

Giro hotza nagusi
2024/03/26 11:08
eta kitto!

Gaur giro hotza nagusituko da eta prezipitazioa egingo du. Goizean zaparradak izango dira eta elur-kota 600-800 m-ra egon daiteke. Eguerdi ingururako, ordea, atertzera egingo du. Egunaren bigarren partean zaparradak bakanagoak izango dira, baina trumoitsuak izan daitezke eta txingorra ere egin dezake. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet