Gisasolatarrak nagusi izan ziren beste behin Diana ehiza taldeko txapelketan
2017/09/19
08:41
eta kitto!
Aurreko zapatuan Zambranan (Araba) jokatutako elkartearen txapelketan senior mailako 15 ehiztarik eta hiru beteranok hartu zuten parte. Gisasola aita-semeek indartsu ekin diote denboraldiari eta Iñigok irabazi zuen senior mailako lehia, 12 eper eta galeper batekin, eta alde handia kendu zien seniorretan bere atzetik sailkatu ziren Juan Azkarate eta Valentin Ostiategiri. Beteranoetan Jose Luis Gisasolak irabazi zuen barne lehiaketa, bost eperrekin. Etzi aipatutako Zambranako toki berak hartuko du Debabarreneko txapelketa eta Diana ordezkatzen han izango dira, txapelaren bila, eta Gisasolatarrekin batera, Enrike Isasi, Valentin Ostiategi eta Aimar Gonzalez.