Giza mosaikoa osatu eta puxikak askatuko dira eguaztenean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren bezperan

Giza mosaikoa osatu eta puxikak askatuko dira eguaztenean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren bezperan
2017/10/16 15:10
eta kitto!
Eguaztenenean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren bezperan, ekitaldi berezia antolatu dute Minbiziaren Aurkako Elkartekoek. Arratsaldeko 19:00etan minbiziaren ikurra den lazo arrosaren formarekin mosaiko bat osatuko da Untzaga plazan eta, ondoren, bularreko minbizia jasan duten edota jasaten ari direnen omenez puxikak askatuko dira. Ekintzan parte hartu ahal izateko lazo arrosa txikia, zapia eta puxika bat banatuko dituzte Untzagan bertan, 19:00etatik aurrera. Interesa izanez gero, 943 20 24 94 telefono zenbakira deituta edo bajodeba@aecc.es helbide elektronikora mezua bidalita izena eman daiteke eta ekitaldira arrosa kolorez jantzita joatera animatu nahi dute jendea.

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna gogoratzen da eta, Minbiziaren Aurkako Elkartetik adierazi dutenez, “gaur egun emakumeengan gehien ematen den minbizia izanik, ikerkuntza eta prebentzioan lanean jarraitzea beharrezkotzat jotzen dugu. Izan ere, estatuan minbizi mota honetako 25.000 diagnostiko berri egiten dira urtean zehar”.