Gizarte zerbitzuak hobetzeko sinadurak bilduko dituzte eguaztenean
2016/02/01
18:52
eta kitto!
Sinadura-bilketa egingo dute LAB sindikatukoek eguaztenean, Untzagan, 11:00etatik 12:30etara, "Zaintza zaindu" goiburuko kanpainaren harira. Azaldu dutenez, "gizarte-laguntzaren premia edozeini eta edozein momentutan suertatu dakioke eta administrazioak eskubide hori bermatu behar duela pentsatzen dugu. Baina gizarte zerbitzuek gaur egun bizi duten egoera oso kezkagarria da". Horregatik, zerbitzuen kalitatea hobetzeko zein behargin gehiago kontratatzeko eskatzeko ekin diote sinadurak biltzeari.