Gizon bat atxilotu dute Eibarren kilo bat haxix zeramala

Gizon bat atxilotu dute Eibarren kilo bat haxix zeramala
2023/09/14 14:04
eta kitto!
Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean Eibarren, 01:45ean, trafikoko kontrol batean kilo bat haxix eta 225 euro zituen motxilarekin harrapatu ondoren. Auto barruan bi gizon zihoazen eta, Ertzaintzaren berbetan, “kopilotuaren lekuan zihoana urduri jartzen eta eskuekin keinuak egiten hasi da”. Orduan, poliziei susmagarria iruditu zaio eta autoa miatzea erabaki du.

Miatzen hasi direnean, kopilotuak poltsa bat ezkutatu du hanka artean, eta bertan substantzia marroi prentsatu bat zuen pakete bat aurkitu dute agenteek. Gizonari bere gauzen artean 225 euro ere aurkitu dizkiote balio ezberdinetako billetetan banatuta. Atzemandako substantzia, tabletatan banatuta zegoena, aztertu dute eta positibo eman du haxixean, eta guztira ia kilo bat zen.

Horren aurrean, gizona droga-trafikoa leporatuta atxilotu dute eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak betetzera.  Espero dute atxilotua gaur goizean zehar jartzea Eibarko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.