Gizon bat atxilotu dute Eibarren, pertsona bati labanarekin hainbat ebaketa egin ostean

Hainbat lagunen arteko borroka gertatu da 03:00ak inguruan Untzaga plazan
Gizon bat atxilotu dute Eibarren, pertsona bati labanarekin hainbat ebaketa egin ostean
2025/10/26 15:12
eta kitto!

Gizon bat atxilotu dute igande goizaldean Eibarren, lesio delitu bat leporatuta, ustez beste pertsona bati laban batekin zenbait ebaketa egin ondoren, bost lagunen arteko borroka batean, Untzaga plazan.

Europa Pressek jakinarazi duenez, Udaltzaingoak Untzaga plazan borroka bat gertatzen ari zen abisua jaso du 03:00ak inguruan. Horrela, Ertzaintzaren laguntzarekin, poliziak bertaratu egin dira eta borrokan parte hartu dituzten pertsonak identifikatu ditu. Gainera, hainbat ebaketa jaso dituen pertsonari lagundu diote, Mendarora eraman dutelarik.

Ikerketaren ondoren, pertsona bat atxilotu dute, lesio delitua egotzita, eta epailearen eskuetan laga dute gaur goizean. Dena dela, Ertzaintzak ez du ukatu atxiloketa gehiago egin ditzakeenik.