Gizon bat hil da AP-8an kamioi batek harrapatuta

Gertaera Mendaro inguruan gertatu da eta 5 kilometroko auto-pilaketak sortu dira
Gizon bat hil da AP-8an kamioi batek harrapatuta
2024/03/07 08:38
eta kitto!

Kamioi batek gizon bat harrapatu du AP-8ko 63. kilometroan, Mendaro inguruan, Bilboko noranzkoan eta, ondorioz, bizia galdu du, Diario Vascok jakinarazi duenez.

Gertaera 07:00ak inguruan gertatu da eta 5 kilometro inguruko auto-pilaketak sortu dira.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatu dena argitzeko.