Gizonezkoen Euskal Ligako Eibar Rugby Taldeak geldiezin jarraitzen du

Txingudiren aurka zapatuan jokatu zuen partidua ETB-n zuzenean ikusi ahal izan zen
Gizonezkoen Euskal Ligako Eibar Rugby Taldeak geldiezin jarraitzen du
Argazkia: Felix Beitia
2026/02/03 11:32
Ekhi Belar Errasti

Eibar Rugby Taldearen gizonezkoen lehen taldeak denboraldi ia perfektua egiten dihardu. 11 jardunaldi jokatu ondoren, hamar irabazi eta bakarra berdindu du, eta lider sendoa da bigarrenari sei puntuko aldea aterata.

Joan den zapatuan, urtarrilak 31, Zaisa Txingudi hartu zuen lokaztutako Unbe zelaian eta, arerio gogorra izan arren, nagusitasuna erakutsi zuten 32-5 gailenduz. Lehia berezia izan zen, ETB-n zuzenean ikusteko aukera egon zelako.

Hurrengo partidua datorren asteko asteburuan jokatuko du ERT-k. Neurketa erabakigarria izango da, Zornotza bigarren sailkatuari egingo baitio bisita.

ARGAZKI GEHIAGO