Gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloiak Tolosan errekuperatu nahi ditu Basaurirekin galdutako puntuak

Gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloiak Tolosan errekuperatu nahi ditu Basaurirekin galdutako puntuak
2023/12/08 08:50
eta kitto!
Lehen Maila Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloiak egoera berean aurkituko da martitzenean Ipuruan Basauriren kontra 25-28 galdu eta gero. Bizkaitarrek indartsuago hasi eta amaitu zuten neurketa, bitarteko minutuetan eibartarren esku laga zuten arren partiduaren gidaritza: Basauri hasi zen agintzen, 11. minututik aurrera Mek Eibar agintzen joan zen eta, azken minutuetara helduta, berriro bizkaitarrek jakin zuten indartsuago amaitzen. Zapatuan aukera izango dute Fernando Fernandezen mutilek Tolosan jokatuko duten neurketan bi puntu lortzeko. Lana ez da erraza izango, aurkariek joko azkarra eta defentsa bizia baitu.