Gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloiak Trapagaran hartuko du Ipuruan bihar 18:45ean

Gizonezkoen Mek Eibar Eskubaloiak Trapagaran hartuko du Ipuruan bihar 18:45ean
2023/11/17 10:19
eta kitto!
1. Nazional Mailako Mek Eibar-ek aurkari zaila izango du biharkoan, Bizkaiko taldeak, defentsan lan handia egiteaz gain, kontraerasora ere oso arriskutsua delako. Gainera, Trapagaran da orain arte Erromo liderarrekin berdintzea lortu duen talde bakarra; Jaime berreskuratu dute Trapagakoek eta ondo nabarmentzen bere aportazioa. Fernando Fernandezek zuzentzen duen taldea ahaleginduko da kantxa faktoreaz baliatzea beste garaipen bat eskuratzeko.

Emakumezkoen Zilarrezko Mailako taldeak ere bihar jokatuko du, oraingo honetan Etxebarriko Kukullagaren kantxan, arratsaldeko 20:00etan hasiko den norgehiagokan. Talde hori ere oso borrokalaria da, defentsa bizia du eta erabiltzen duen kontraerasoa eraginkorra da oso. Andoni Perezek gidatzen duen taldeak defentsa kohesionatuari eutsi beharko dio, 1x1 egoeretan laguntza eskaintzeko prest egonik.