Glass Out Quartet laukoteak jazz kontzertua eskainiko du eguenean Bizikleta Plazan
Glass Out Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du eguen honetan, uztailaren 16an, Bizikleta Plazan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Eibarko Udalak udarako antolatutako kultur programazioaren barruan.
Taldea Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC) sortu zen, eta 2025ean eratu zen ofizialki, Bartzelonako musika eszenan hainbat urtez elkarrekin aritu ondoren.
Kontzertuak esanahi berezia izango du Eibarren, Alex Davies kontrabaxu-jotzaile eibartarra etxean ariko baita berriro. Daviesekin batera Garri Pastor (saxofoia), Dani Palací (pianoa) eta Pol Martí (bateria) igoko dira oholtzara.
Laukoteak jazzaren tradizioa eta ikuspegi garaikidea uztartzen dituen errepertorioa eskainiko du. Bere konposizio propioetan inprobisazioak eta musikarien arteko elkarreraginak protagonismo handia dute, eta horixe da taldearen zuzenekoen ezaugarri nagusietako bat.