Glu Glu konpainiak “Loti ederrak. Filtrorik gabeko ipuina” antzezlana taularatuko du bihar

Glu Glu konpainiak “Loti ederrak. Filtrorik gabeko ipuina” antzezlana taularatuko du bihar
2023/12/26 09:31
eta kitto!
Bihar, abenduak 27 familia osoarentzat antzezlana taularatuko du Glu Glu konpainiak, 17:00etan, Coliseo antzokian. Glu Glu konpainiak ipuin klasiko baten aldeko apustu berria egin du, belaunaldi guztientzat hain ezaguna den “Loti ederra” moldatu eta “Loti Ederrak. Filtrorik gabeko ipuina” bihurtzeko, ipuinen fantasia eta magiari uko egin barik.

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu ditu Glu Glu konpainiak. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: "haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada".

Beti bezala, ez dira faltako musika, dantza eta antzerki-jolasa. Sarrerak 5 euro balio du.