Goiz ederraz gozatu zuten Moru tontorrerainoko Udazkentrailean
Hurrengo irteera Gabontraila izango da, abenduaren 24an
2024/10/16
11:46
eta kitto!
Aurreko domekan Udazkentrailean parte hartu zuten mendi-korrikalariek eguraldi ezinhobea izan zuten lagun 15 kilometro eta erdiko ibilbidean. 550 metroko igoera gainditu zuten Deportiboko egoitzatik abiatu eta oraingoan Elgoibarko lurretaraino joan ziren korrikalariek. Ibilbideko zatirik gogorrena Moru tontorreraino zihoana bazen ere, gozatu ederra hartu zuten bertan, “mendi-korrikalari gehienentzat ezezaguna zen ibilbidearen zatia izanik”. Morun taldeko argazkia atera eta, San Pedron atsedenalditxoa hartu ondoren, Eibarrera itzuli ziren ohiko bidetik. Ibilbidea bi ordu eta erditan amaitu zuten.
Hurrengo irteera Gabontraila izango da, abenduaren 24an urterokoari jarraituta.