Goiz osoa beteko duen Artisau eta Baserritarren Azokarekin hasiko du eguna Euskal Jaiak
2019/05/11
07:14
eta kitto!
Goizetik hasiko dira gaur 54. Euskal Jaiaren harira antolatu dituzten jarduerak. Artisau eta Baserritarren Azoka 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute Toribio Etxebarria kalean. Eibart elkartearen, Eibarko baserritarren eta Debemenen eskutik egingo den azokan egongo diren artisauak honakoak dira: Kilikilima-bisuteria; Hartara-ehuna; Ahiztak-ehuna; Eskulan-bisuteria; Calmada-ehuna; Barti-Zeramika; Eskusutxo-bisuteria; M Bascaran-bisuteria; Igor Unanue-Txalapartak; Ana Mosalula-kosmetika; E Unzalu-Bitxigintza; Darama-Bitxigintza; Pott-Zeramika; Leoandlilo-ehuna; Itxasloo-ehuna; Alex&Quin-ehuna Eguzkilore-bisuteria; Eskuz-larrua; Larruzko eskuak-larrua; Maison Dufrexe-pateak; Chigininas-Brotxeak; Kapritxoskris-kopinak; Hazitahezi-ehuna; Dabida-Papel matxe; eta Nonarte-Bitxigintza. Saskigintza tailerra ere egingo da, Arrate Lizarralderekin. Eta azokara joango diren baserriak Mandiola Gainekua, Loixola, Mendigoitxi, Zelaikua, Gisasola, Sosola eta Egotza (Soraluze).
Horrekin batera, goizean herri-kirolak eta bertsolariak ere han izango ditugu. Herri kirol erakustaldian Jon Loiola, Garbiñe Lopez de Uralde, Ruth Linaza eta Tubi izango dira (lastoa jaso,ingudea eta trontza). Umeendako jolasetan, berriz, lastoa botatzen eta lokotzak biltzen ibiliko dira eta eskolen arteko lehiaketa ere egingo da. Bertsotan jardungo dute Grka Pagonabarragak eta Bittor Altubek eta esataria Gabixola izango da. Gainera, goiz osoan zehar talopostua egongo da, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik eta Eibarko trikitilari gazteek herriko kaleak alaituko dituzte.
Arratsaldean Eibarko Musika Bandak Euskal Jaiko kontzertua emango du, 19:00etan Untzaga plazan, honako egitarauari jarraituta: Jostallu (Martxa -Luis Eemparan), El Caserio ( Bilduma- J. Guridi), Basque Rhapsody (Rapsodia – Melvin Shelton), Rapsodia Vasca (Rapsodia -V. de Beobide) eta Betikoskorri (Medley -I. Urkizu). Eta trikipoteoa egingo da, 19:30etatik 21:30etara, karpatik abiatuta, Eibarko trikitilari gazteekin.
Kantu afaria 21:30ean hasiko da Untzagako karpan eta, ondoren, 23:00etatik 01:00era, kantuak taldeka abestuko dira eta, jarraian, erromeria egingo da (03:00arte).