Goizaldean udako ordutegia sartuko da indarrean

Goizaldean udako ordutegia sartuko da indarrean
2016/03/26 19:41
eta kitto!
Asteburuan, martxoko azken domekan (27an) udako ordutegia sartuko da indarrean. Zapatutik domekarako goizaldean, 02.00ak ailegatzean, erloju guztiak ordubete aurreratu egin beharko ditugu, 03.00etaraino. Ofizialki ORDUBETE GUTXIAGO izango du asteburu honetako domekak. Horrela, agur esango diogu neguko ordutegiari. Udako ordutegi berriak urriaren 30era arte iraungo du; egun horretan negukoa jarriko da berriro indarrean.