Goizean lanbroa agertuko da, baina zeru urdina izango dugu gero
Tenperaturak igo egingo dira
2026/09/04
08:37
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi agertuko da, goi-hodeien tarteekin egunaren bigarren zatian. Arratsalde-gauean behe-hodeiak ager daitezke.
Haizea aldakor eta ahul ibiliko da; arratsaldean ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da, tarte biziekin.
Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.
Iturria: Euskalmet