Goizean zabaldu dute Udako Merkealdien Azoka, eskaintza bereziekin
2023/07/19
11:59
eta kitto!
Gaur goizean zabaldu dute Udako Merkealdien Azoka Eibar Merkataritza Gune Irekiko eta Udaleko ordezkariek. Hiru egunetan, gaur, bihar eta etzi egongo da martxan azoka, Toribio Etxebarria kalean, eta egun osoan zabalduko dute, 10:00etatik 20:00etara. Udako produktuak prezio berezian eskaintzeko antolatzen den azokan 31 dendak hartuko dute parte oraingoan: horietako 20 kalean, karpetan egongo dira eta beste 12 dendarik, berriz, beraien saltokietan egingo dituzte eskaintza bereziak. Kalean saltokia jarriko dutenak Bambi, Beittu, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Hartara, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Moapics, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Pissa, Txukuna eta Zorionak ludoteka. Eta eskaintzak dendetan egingo dituztenak Askasibar, Cedry, Comercial Zabala, Federopticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Twins, Vieco eta Zentral Optika dira.
Euskeraz Primeran!
Bestalde, beste edizioetan bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak ere hartuko du parte azokan, Euskeraz Primeran! kanpainarekin, herritarren artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Mahaia Birjiñape tabernaren parean ipiniko dute, goizez, eta, gerturatzen direnei, ostalaritzako hiru elementu identifikatzeko eskatuko zaie, asmo horrekin eramango duten posterrean. Trukean poltsa bat oparituko diete eta, gainera, EMGIaren 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute, azken egunean egingo den zozketan.