Gojko Vucinic Arrateko jokalari ohia hil da
2021/04/15
08:14
eta kitto!
Gaur goizean Eibar Eskubaloi Taldeak jakinarazi duenez, Gojko Vucinic JD Arrate taldeko jokalari ohia hil da. Montenegron jaiotako atezainak zortzi denboraldi jokatu zituen Eibarko taldean eta erretiratu ondoren herriko eskubaloiari lotuta jarraitu izan du. Goian bego.
— SANLO E.K.T. (@elgoibarkosanlo) April 15, 2021
Gaur albiste triste batekin esnatu gara. Pertsona handi bat joan zaigu. Gojko Vucinic, JD Arrate taldeko atezain ohia eta Elgoibar lehen mailako entrenatzailea zendu da. Besarkada handi bat familia osoari eta jarraitzaile guztiei. Eskerrik asko danagatik Gojko. Goian bego pic.twitter.com/8dVH7ka9IW
— Eibar Eskubaloia (@EibarEskubaloia) April 15, 2021