Golik gabeko berdinketa Betisen aurka Sevillan

Hurrengoa Ipuruan izango da, Sevillaren aurka, apirilaren 13an
Golik gabeko berdinketa Betisen aurka Sevillan
2024/04/02 12:22
eta kitto!

Carlak sartutako gola ezeztatuta, zapore gazi-gozoarekin eskuratu zuen puntua Yerai Martinen taldeak. 80. minutuan iritsi zen Carlaren gola korner bat errematatu ondoren, baina arbitroak ezeztatu egin zuen jokalari armaginen posizioagatik. Asteburu honetan, selekzioen konpromisoagatik, ez da partidurik izango. Hurrengoa Ipuruan izango da, Sevillaren aurka, apirilaren 13an.

Partidurik ez badute izango ere, Yerai Martinen taldeak hiru lan-saio izango ditu asteon (gaur, bihar eta etzi), hurrengo hiru egunetan atseden hartzeko. Hiru entrenamenduak Anexoan izango dira: gaur 11:45ean, bihar 11:15ean eta etzi 09:45ean.