Goma Paletako eta Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketetako partiduak hartuko ditu berriz Astelena frontoiak
Martxan jarraitzen dute Gipuzkoako Goma Paletako eta Eskuz Binakako txapelketek eta Astelena frontoiak zenbait neurketa hartuko ditu barixakuan eta zapatuan, hau da, urriaren 4an eta 5ean.
Hilaren 4an, 19:00etan, Goma Paletako Gipuzkoako Txapelketako partidua jokatuko dute 2. maila dabiltzan Soria eta Ginea eibartarrek Errenteriako EPLE klubeko bikotearen aurka. Eta txapelketa horrekin jarraituz, hurrengo egunean, urriak 5, 3. mailako partidua jokatuko dute Sologaistua eta Gisasolak Errenteriakoen aurka.
Zapatuko pala partiduaren aurretik, 16:15ean, Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako asteburuko lehen partidua jokatuko dute Amuategi eta Gisasola jubenilek Beasaingo Murumendi klubekoen aurka. 3. mailako partidua izango da hau.
Gero, esan bezala, paleta gomako partidua egongo da eta, ondoren, eskuz binakako beste bi: Batetik, Narvaiza eta Conde Errenteriako bikotearen aurka arituko dira, 3. mailako partiduan; eta bestetik, 2. mailan dabiltzan Ibarra eta Agirresarobek Billabonako Behar Zanako bikotea izango dute arerio.
Etxetik kanpoko partiduak
Deporrek pilotari batzuek, bestalde, etxetik jokatu beharko dute asteburuan. Horrela, Varona eta Azplikueta jubeniletako bikoteak Oñatin jokatuko du barixakuan eskuz binakako partidua; Amillategi eta Gil kadeteak Legazpira joango dira; Eibar 1 taldeko jubenilak Errenterian egongo dira eta paleta gomako bikote bat Hernanin izango da zapatuan.