Goraka doa kutsatuen kopurua, 20 positibo gehiago eskualdean
2020/04/09
13:58
eta kitto!
Goraka doa eten barik koronabirusagatik kutsatutakoen kopurua gure eskualdean. Atzo (apirilak 8) 20:00ak arte jasotako datuetan, 20 kasu berri daude. Horietako 7 Eibarren, 10 Ermuan eta kasu bana Elgoibar, Mutriku eta Soraluzen. Guztira 193 dira gaitza dutenak, beraz.
Eibarko ospitalari dagokionez, 53 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 19. Aurreko egunetan baino bat gutxiago.
Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako datuak:
Eibar 102
Elgoibar 26
Ermua 45
Deba 4
Mendaro 2
Mutriku 8
Mallabia 0
Soraluze 6
Gaixotasunaren eboluzioa eskuladeko herrietan (Mallabian ez da positiborik atzeman oraingoz)