Gorengo Erregionaleko Eibartarrak bihar Unben mailari eusteko asmoz

Borroka horretan guztiz sartuta dagoen Soraluze izango dute aurkari eibartarrek
Gorengo Erregionaleko Eibartarrak bihar Unben mailari eusteko asmoz
2025/05/16 10:20
eta kitto!

Denboraldi amaiera borrokatua izango du gure herriko Eibartarrak taldeak iaz lortu zuen mailara berriari eusteko. Sailkapen hori asko estutu da azken aldian eta, aurreko asteburuan Legazpin Ilintxari 0-4 irabazita ere, behe tokietan dauden beste guztiek gauza bera egin zutenez, denboraldiko azken jardunaldian egin beharko dute zirt edo zart.

Borroka horretan guztiz sartuta dagoen Soraluze izango dute aurkari eibartarrek bihar 17:30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan. Eibarkoek Plaentxikoek baino puntu bat gehiago dute, hiru puntutako tartean sartuta dauden zortzi taldeen artean: 34rekin daude Lazkao, Zumaiako B eta Zestoa, 33rekin Eibartarrak, 32rekin Soraluze, Lagun Onak B eta Anaitasuna B, eta 31rekin Segura Aizkorri.