Gorengo Mailako Urki sailkapeneko bigarren postura igo da

Eibarko taldeak 0-4 irabazi zuen Danenaren zelaian
Gorengo Mailako Urki sailkapeneko bigarren postura igo da
2024/02/20 10:24
eta kitto!

Urki futbol klubaren lehenengo taldeak denboraldi bikaina dihardu egiten Erregionaleko Gorengo Mailan eta, Aloña Mendiren porrota aprobetxatuz, azken partiduan Danenaren zelaian irabazitako partiduaren hiru puntuek sailkapeneko bigarren postura eraman dute taldea. Maguna, Zubi, Bilbo eta Argente izan ziren 0-4aren goleatzaileak.

Harrobiko taldeei begira, jubenil mailako Urkiren hirugarren taldeak 4-2 irabzi zion Zarautzi eta, emaitza horrekin, behin lehenengo fasea amaituta, bigarrenean igoeraren bila jokatuko du. Kadeteetako talde biek irabazi egin zuten kanpoan jokatutako euren partiduetan: Gorengo mailakoa 1-2 nagusitu zen Soraluzen, eta igoera fasea jokatzen duenak 2-3 irabazi zuen Antzuolan.