Gorka Aginagalderen ikuskizunarekin emango zaio hasiera aurtengo Komedia Fest jaialdiari

Urrian eta azaroan zortzi umorezko ikuskizun eskainiko dira Coliseo antzokian eta Hezkuntza Esparruan
Gorka Aginagalderen ikuskizunarekin emango zaio hasiera aurtengo Komedia Fest jaialdiari
2026/05/22 13:00
Ekhi Belar Errasti

Gaur goizean aurkeztu dute 2026ko  Komedia Fest ekimena eta gaur bertan Coliseo antzokian arituko den Gorka Aginagalde izan da bertan, egitasmoari hasiera emanez. ‘El regrueso de Patxi’ da umoregilearen ikuskizunaren izenburua eta sarrerak ia agortuta daudela esan dute antolatzaileek.

Iazko edizioan 2.500 lagun erakarri ondoren, aurten ere bide onetik jarraitzea espero dute Komedia Fest-en antolatzaileek eta eskaintza zabaldu dute. Izan ere, iazkoaren bidetik, zortzi umore ikuskizun egingo dituzte udazkenean, baina umore jaialdi bizia izango dela aurreratu dute eta ekintza gehiago egingo direla: “Umore grafikoaren erakusketak, haste ari diren bakarrizketarien ikuskizunak areto txikiagoetan...”, Nacho Prado ekimenaren sustatzailearen berbetan.

 

Zortzi ikuskizun

Aginagaldek gaur eskainiko duen saioaz gain, beste zortzi ikuskizun egongo dira irailetik azarora arte:

  • Irailak 26, larunbata – Álex Ayres,, “Ardillas en mi cabeza”– UNI Eibar Ermua
  • Urriak 18, igandea – David Domínguez “El raro de los 90” – UNI Eibar Ermua
  • Urriak 23, ostirala – Yunez Chaib, “En directo” – UNI Eibar Ermua
  • Urriak 25, igandea – Laura del Val, “En mi cabeza sonaba mejor”– Teatro Coliseo
  • Urriak 30, ostirala – Agustín Jiménez eta David Puerto, “Pan de Gambas, EL SHOW” – UNI Eibar Ermua
  • Azaroak 14, larunbata – Ane Lindane eta Raquel Torres, “Despotorre”– Teatro Coliseo
  • Azaroak 20, ostirala – Diego Arjona, “Dibortziatu 40 urterekin” – UNI Eibar Ermua
  • Azaroak 22, igandea – Mikel Bermejo, “Eureka” – Teatro Coliseo

 

Sarrerak salgai

UNI Eibar Ermuan programatutako ikuskizun guztietarako sarrerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgune ofizialean. Laster Eibarko Coliseo Antzokian izango diren emanaldietarako sarrerak ere salgai izango dira.

Gainera, RISOTERAPIA UNI BONU berria eros daiteke. Aukera berezi horrek 4 ikuskizun eskaintzen ditu prezio herrikoi baten truke, eta Alex Ayres, Yunez Chaib, Pan de Gambas eta Diego Arjona artisten emanaldiez gozatzeko aukera emango du.