Gorka Aguinagaldek ‘A pelo’ monologoa eskainiko du domekan Komedia Fest 2025 jaialdian
Komedia Fest 2025 jaialdiaren barruan, aktore eta umorista Gorka Aguinagaldek bere 'A pelo' ikuskizuna taularatuko du azaroaren 9an, 19:30etik 20:30era, UNI Eibar-Ermua antzokian.
Ikuskizunak hemengo umorea izango du ardatz, egunerokotasunean oinarritutako egoerak eta nortasun propioa umorez jorratuz. Antolatzaileen hitzetan, “A Pelo” “umore maitetsu eta garratzaren arteko orekan mugitzen da; euskaldunok gure buruaz eta inguruan dugunaz barre egiteko dugun gaitasuna oinarri hartuta”.
Aguinagaldek bere estilo bereizgarriarekin aurkeztuko du pieza: umore zuria, beltza eta tarteko ñabardura guztiak bilduko dituen bakarrizketa bizia. “Konpainia onean, ondo pasatzeko umorea” proposatzen du artistak, gertutasunean eta publikoarekiko loturan oinarrituta.
Eguna eta ordua:
-
2025eko azaroaren 9a (igandea)
-
19:30 – 20:30
Lekua: UNI Eibar-Ermua antzokia