Gorka Aizpurua diseinatzaile grafiko eibartarrak hiru Anuaria Sari jaso ditu
                
                    2022/02/23
                    12:07
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gorka Aizpurua eibartarrak Bartzelonan duen estudioak Anuaria 2021, Diseinu Grafiko arloan Espainia mailan egiten den lehiaketan hiru sari eskuratu ditu, beste horrenbeste ataletan:
              - Kartel Onenari Anuaria Saria, “Todo empezó en Zaragoza” lanarengatik
 
- Produktu edo zerbitzu baten logotipo onenari Anuaria Saria, “QUEIC” izenekoarekin.
 
- Triptiko, liburuxka, postal, flyer... onenari Anuaria Saria, “Por todos los abrazos que no pude dar” izenburuko lanarengatik.
 