Gorka Errastik zinegotzi izateari lagako dio hilabete honetan
2023/12/12
16:21
eta kitto!
Cadena SER irrati kateak jakinarazi duenez, Gorka Errasti EH Bildu alderdiko zinegotziak kargua lagako du abenduan. Errastik eskakizuna erregistratu du Udalean eta bi aste barru egingo den plenoan tratatuko dute gaia. Informazioak dioenez, arrazoi pertsonalengatik lagako du postua eta Udaleko Immigrazio Teknikari postura itzultzeko asmoa du.
Errasti zortzi urtez izan da EH Bilduko zinegotzia eta alderdiaren bozeramailea izan da orain arte. Bilduk ez du adierazi nork hartuko duen Errastiren tokia, baina azken Udal Hauteskundeetako zerrendei begiratuz gero, Gorka Novoa izango litzateke zerrendan hurrengoa, aurretik ere zinegotzia izan zena.