Greba orokorrarekin bat egin dugu ...eta kitto!-ko beharginok

Greba orokorrarekin bat egin dugu ...eta kitto!-ko beharginok
2013/05/29 00:00
eta kitto!
Gaurko deitu duten greba orokorrarekin bat egin dugu ...eta kitto! Euskara Elkarteko beharginok. Hala ere, eta beste komunikabide batzuen ereduari jarraituta, grebarekin lotutako gertakariei (horiei besterik ez) jarraipena egingo diegu Eibarren Twitter bitartez (@etakitto).
Bestalde, herritarrek zuzenean grebari buruzko argazki, bideo eta informazioa partekatzeko aukera daukate greba.euskalherrian.info webgunean eta horretarako dauden bideen berri emateko gida ere atera dute: besteak beste mugikorrentzat aplikazioa dago eta Twitterren greba egunekoei buruzkoak idaztean #GO30 hitz-gakoa erabiltzea proposatzen dute. Twitterren grebari eskainitako kontua ere badago (@GrebaOrokorra).