Grebak jarraipen handia izan zuen
2012/09/27
00:00
eta kitto!
Atzorako (eguaztena, irailak 26) deituta zegoen grebak jarraipen handia izan zuen Eibarren eta, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, herrian lantegi, denda, taberna eta bestelakoak itxita egon ziren. Hiriburuetan eguerdian egin ziren manifestazioek jendetza batu zuten eta arratsaldean, berriz, eskualdeka egin ziren manifestazioak. Eibarren Untzagatik irten zen 18.00etan eta, aurreko greba orokorrean baino jende gutxiago elkartu zen arren, jendetza batu zen berriz ere Madrilgo gobernuaren murrizketei ezetz esateko.