Gurasoak Berbetan-ekoek ederto pasatu zuten Itziar Gameroren ipuinekin

Gurasoak Berbetan-ekoek ederto pasatu zuten Itziar Gameroren ipuinekin
2014/02/24 00:00
eta kitto!

Gurasoak Berbetan egitasmoko partaideen seme-alabentzat antolatutako ipuin kontalari saioan gustora egon ziren etxeko txikiak atzo (domekan, hilaren 23an). Itziar Gameroren ipuinak adi-adi entzun zituzten Portaleko areto nagusian bildu ziren umeek (argazki bilduma ikusteko

">hemen klikatu). Euskera praktikatzeko taldeetan elkartzen dira Gurasoak Berbetan-eko gurasoak eta astean behin elkartzeaz gainera, bestelako ekintza osagarriak ere eskaintzen zaizkie, tartean atzoko saioa.