“Gurasoak ere eskolara” euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik
Eskolak astean bi egunetan emango dira, eskola-orduetan, eta seme-alabak matrikulatuta dauden ikastetxean bertan. Egitasmo horren bitartez lortu nahi da Eibarko umeen gurasoek euskara praktikoa ikastea umeen euskalduntze egokian bidelagun izan daitezen. Klaseak astean bi egunetan izaten dira, gehienetan umeen eskola ordutegian (goizez edo arratsaldez). Baina eskola orduz kanpo ere sortu daiteke taldea, interesik egonez gero.
Ikasturte osoko matrikula 66€ da eta DBE (RGI) jasotzen dutenentzat 33€. Gainera, epeka ordaindu daiteke.
Ikasturtea azaroan hasiko da eta maiatzean amaituko da. Izena umearen ikastetxean eman daiteke edo 943708426 (Junkal) telefonora deituta, edo euskara@eibar.eus helbidera idatzita.
Zergatik apuntatu zineten? Zer esango zenioke beste bati animatzeko? Eibarko Udaleko YouTube kanalean dagoen bideo honetan ikastaroetan parte hartu dutenen gurasoen testigantzak entzun daitezke, eta baita ikastaroei buruko zehaztasunak ere.