Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
2016/06/14 10:50
eta kitto!
Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen duen Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago (ekainaren 30era arte). Debabarrenean gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzeko asmoa duen sariak aurten zazpigarren edizioa beteko du eta edozeinek izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera. Hala ere, hautagaiak eskualdearekin loturaren bat izan beharko duela kontua izatea komeni da. Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaitzak aurkezteko bete beharreko inprimakia debegesa.eus webgunean eskura daitezke.