Gure Esku Dago giza-katearen inguruko bilera egingo da gaur Kulturalean

Gure Esku Dago giza-katearen inguruko bilera egingo da gaur Kulturalean
2013/10/14 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, urriak 14) arratsaldeko 19.00etan Gure esku dago giza-katearen egitasmoaren inguruko bilera egingo da Arrate Kultur Elkartean (Kulturalean). Giza-katearen helburua datorren urteko ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotzea da, Konponbidea: erabakitzeko eskubidea goiburuaru jarraituta. Gaurko bilera ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dago, baita egitasmoaren inguruko informazioa jaso eta zabaldu nahi dutenentzat ere.