Gure Esku Dago herri ekimenaren aldeko atxikimenduak

Gure Esku Dago herri ekimenaren aldeko atxikimenduak
2014/02/10 00:00
eta kitto!

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago herri ekimenak Eibarko hainbat elkarte eta talderen babesa jaso du honezgero eta horietako askok aurreko zapatuan talde argazkia egin zuten Untzagan (argazki gehiago ikusteko hemen klikatu). Horrekin batera, herritarren artean ekimenaren aldeko atxikimenduak jasotzen ibili ziren. Ekimenaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte datozen egunotarako: eguaztenean (hilaren 12an), 19.00etan Gazta zati bat dokumentala emango dute Portalean, Dani Oarbide Nazioen Munduko kidearen partaidetzarekin. Hilaren 19an, berriz, ekimenaren inguruko hitzaldia hartuko du Portaleak (19.00etan) eta 22an, 13.00etan, ahalik eta jende gehien Untzagan batu eta, esku erraldoiak osatuta, eibartarren nahia irudikatzeko argazkia egingo da.