Gure Esku Dago-k deituta eibartarrekin argazkia egingo da zapatuan
2014/02/21
00:00
eta kitto!
Gure Esku Dago ekimenak deituta bihar zapatua (hilak 22) 13.00ean ahalik eta jende gehien batu nahi dute Untzagan, beste herri batzuetan egindakoaren bidetik Eibarren ere herritarrekin argazkia egiteko. Asmoa ekimenaren irudia den esku modukoa jendearekin irudikatzea eta goitik mosaiko itxurako argazkia egitea da. Jende guztia bertara joatera animatu nahi dute.