Gure Esku Dago-k deituta maiatzaren 7an egingo den galdeketarako bozka aurreratua zabaldu dute
2017/04/28
15:21
eta kitto!
Maiatzaren 7an Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez herri-galdeketa egingo da Debabarrenean. Eibarren egingo den galdera hau izango da: EUSKAL ERREPUBLIKA BATEKO HERRITARRA IZAN NAHI DUZU?
Egun horretan bozkatzera joan ezin direnentzat aurretik botoa emateko aukera dago, horretarako antolatu dute bozka aurreratuan: gaur eta bihar eta maiatzaren 2tik 5era Arrate Kultur Elkartean mahaia zabalduko dute, arratsaldez, nahi duenak botoa emateko.
Herri-galdeketan bozkatu ahal izateko, bestalde, 16 urtetik gorakoa izan behar da eta, horrekin batera, Eibarren erroldatuta egon. Bozka ematerakoan agiri hauetako bat aurkeztu beharko da: Nortasun Agiri Nazionala (NAN), Pasaportea, Gidabaimena, Euskal Herriko Nortasun Agiria (EHNA) + errolda agiria. Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituenen kasuan, berriz, hauetako bat aurkeztu beharko dute: bizileku txartela, pasaportea, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo gidatzeko baimena. Eibarren sei tokitan ipiniko dituzte bozkak jasotzeko mahaiak: Arragueta, 20an; Zuloagatarren, 3an; Romualdo Galdos, 6an; Tiburtzio Anitua, 5ean; eta Untzaga Plazan, 1. eta 2. zenbakietan (mahai bana egongo da bakoitzean).
https://youtu.be/TVlEMgxv2FU
BOZKA AURRERATUA
- Apirilak 28, barixakua, 19:00-21:30 (Topalekuan)
- Apirilak 29, zapatua, 19:00-21:00 (Topalekuan)
- Maiatzak 2, martitzena, 19:00-21:00 (Kultu / 1. solairuan)
- Maiatzak 3, eguaztena, 19:00-21:00 (Kultu / 1. solairuan)
- Maiatzak 4, eguena, 19:00-21:00 (Kultu / 1. solairuan)
- Maiatzak 5, barixakua, 19:00-21:30 (Kultu / 1. solairuan)