Gure Esku Dago-ren deiari erantzunez, eibartarrek esku erraldoia osatu zuten zapatuan

Gure Esku Dago-ren deiari erantzunez, eibartarrek esku erraldoia osatu zuten zapatuan
2014/02/24 00:00
eta kitto!

Zapatu eguerdian eibartar mordoa elkartu zen Untzagan, Gure Esku Dago-San Blas Zati Bat Eibarko taldeak egindako deiari erantzun eta, esku itxurako mosaikoa marraztuta, argazki erraldoia egiteko (ikus argazki bilduma). Bestalde, Gure Esku Dago dinamikak martxoaren 29rako Bilboko La Casillan ekitaldia antolatu du, herriz herri egiten diharduten beharra erakutsi eta bultzatzeko. Ekitaldia 17.30etan hasiko da eta, guk jaso ahala, joango gara horren inguruko informazio gehiago ematen.