Gure Esku Dago-ren ekaineko ekitaldietarako sarrerak salgai

Gure Esku Dago-ren ekaineko ekitaldietarako sarrerak salgai
2015/06/05 00:00
eta kitto!

Gure Esku Dago herri ekimenak deituta, ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidearen aldeko kateak eta bestelako ekitaldiak egingo dira Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionan. Eibartarroi Donostian egingo direnetan parte hartzea egokitu zaigu. Programa egun osokoa da, baina horren barruan ekitaldi bi izango dira berezienak: 12.00etatik 12.30etara oihal-katea osatuko da Urumeako sei zubietan eta 17.30etan Anoetan ekitaldi nagusia egingo da. Donostiara joan nahi dutenentzat sarrerak salgai ipini dituzte herriko taberna hauetan: Kultu, Guridi, Zazpi,Gure-Leku, Txurrut, Depor, Hirurok, Beleko eta Nuevo. Helduen sarrerak 10 euro balio du eta 14 urtetik beherakoenak, berriz, 5 euro. Bestalde, bihar (zapatua, hilak 6) arratsaldean, 19.00etatik aurrera Depor parean mahaia ipiniko dute, sarrerak ez ezik kamisetak eta bestelako materiala erosi nahi dutenentzat. Informazio gehiagorako gureeskudago.eus webgunean begiratu.