Gure Esku Dagok deituta ekainean osatuko den giza katerako izen-ematea zabalik dago
2018/03/21
10:50
eta kitto!
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Eibarren ekainaren 10ean Gure Esku Dagoren ekimenez osatuko den giza katea, asmo horrekin Portaleko areto nagusian egindako ekitaldian. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da ekaineko mobilizazioa, 201,9 kilometro egin eta gero eta gutxienez 100.000 lagun beharko dira giza katea osatzeko.
Eibar ibilbidearen barruan (Barrena kalean hasiko da giza katearen 71. kilometroa eta herri-barruko ibilbidea Ermuraino, Errotabarri tren geltokiaren pareraino joango da) izango dela eta, eibartarrei zein inguruko herrietan bizi direnei ekitaldian parte hartzeko dei berezia egin nahi diete antolatzaileek. Izen-ematea atzo zabaldu zuten Eibarren eta aurrerantzean eguen eta barixakuetan Deporren izena emateko aukera izango da, 19:00etatik 20:30era. Horrez gain, zapatu honetan Untzagan mahaia ipiniko dute, 10:00etatik 15:00era eta hor ere izango da apuntatzeko aukera.