Gure Esku ekimenak "Herri libre bat" kanpaina aurkeztuko du Eibarren datorren astean

Martitzenean, hilak 11, egingo dute batzarra Arrate Kultur Elkartean.
Gure Esku ekimenak "Herri libre bat" kanpaina aurkeztuko du Eibarren datorren astean
2025/03/06 10:29
eta kitto!

Martxoaren 11n, martitzena, Arrate Kultur Elkarteko lokaletan egingo da Gure Eskuren "Herri libre bat" kanpainaren aurkezpena. Batzarra 18:30ean hasiko da eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Gure Eskutik esan dutenez, "garai bereziak bizitzen ari garen honetan berriz elkartzea dagokigu, besteak beste, ekainaren 7an Bilboko kaleak betetzea izango baita gure erronka nagusia. Horretarako herri eta eskualde desberdinetan herri batzordeak aktibatzen gabiltza. Hortaz, animatu eta gerturatu Eibarren egingo dugun batzarrera".