Gure Eskuk bi autobus jarriko ditu Bilbon egingo den mobilizazio nazionalera joateko

Izena emateko Eibarko Klub Deportiboa, Buenos Aires, Guridi eta Kalaka tabernetara joan daiteke.
Gure Eskuk bi autobus jarriko ditu Bilbon egingo den mobilizazio nazionalera joateko
2025/05/30 12:24
eta kitto!

Mobilizazio nazionala antolatu du Gure Eskuk ekainaren 7rako, Bilbon, Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki lelopean. La Casillatik abiatuko da mobilizazioa, 17:30ean, eta hori baino lehen, egun osorako egitaraua prestatu dute. Horrez gain, autobusak ere antolatu dituzte: “Eibarren, bi autobus jarriko ditugu: Ego Gainetik irtengo dira, bat goizeko 11:00etan, eta bigarrena arratsaldeko 16:00etan. Prezioa 5 eurokoa da”. Izena emateko tokiak hauek dira: Eibarko Klub Deportiboa, Buenos Aires, Guridi eta Kalaka tabernak. Eibarko Gure Eskutik jendea animatu nahi dute, eta izena lehenbailehen emateko eskatu dute.