Gure Eskuk ikurriñak eta nafar banderak salduko ditu gaur goizean, Toribio Etxebarria kaleko Zapore izozki-dendan

Gure Eskuk ikurriñak eta nafar banderak salduko ditu gaur goizean, Toribio Etxebarria kaleko Zapore izozki-dendan
2024/03/20 09:19
eta kitto!

Atzo bezala, Gure Eskuko kideak gaur ere ikurriñak eta nafar banderak saltzen egongo dira, 09:00etatik 12:00etara, Toribio Etxebarria kalean dagoen Zapore izozki-dendan. Eta barixakuan Untzaga inguruan ipiniko dute postua, 19:00etatik 20:30era.

Gure Eskuren Herri Libre Bat dinamikaren baitan, herri harro bat irudikatuko da 23. Korrikan, eta asmo horrekin abiatu dute salmenta. Diotenez, “Gure Esku ere bertan izango da, egunero gure ikurrak zabalduz eta Euskal Herria harrotasunetik erakutsiz. Baina gurekin batera herritar orori egiten diogu dei gure herriko ikurrak hartu eta korrikan zehar haiekin eramateko. Bete ditzagun errepide ertzak, egin dezagun korri gure ikurrekin esku, gerri zein lepoetan eta erakutsi dezagun herri bat garela”.

Bestalde, Irungo edota Baionako ekimenetan parte hartzeko, Interneten eman daiteke izena: http://izenaeman.gureesku.eus.