GURE ZIRKUA Arraten egongo da ekainaren 20tik uztailaren 5era

Gure Zirkuak 8. birari ekingo dio maiatzean, eta ekainaren amaieran geldialdia egingo du Eibarren, zehazki Arraten. Sarrerak datorren astean jarriko dira salgai.
GURE ZIRKUA Arraten egongo da ekainaren 20tik uztailaren 5era
2025/04/29 18:03
eta kitto!

Maiatzaren 4an Getxon ekingo dio 8. birari Gure Zirkuak. Zornotzan joango dira ondoren, eta ekainaren 20tik uztailaren 5era bitartean Arraten izango ditugu. Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dutena eta euskalduna. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak. 

Guztira 11 emanaldi eskainiko dituzte gurean:

- ekainak 20, barixakua (19:00)
- ekainak 21, zapatua (12:00)
- ekainak 22, domeka (19:00)
- ekainak 26, eguena (19:00)
- ekainak 27, barixakua (19:00)
- ekainak 28, zapatua (12:00 / 19:00)
- ekainak 29, domeka (19:00)
- uztailak 4, barixakua (19:00)
- uztaialk 5, zapatua (12:00 / 19:00)

Sarrerak datorren astean, maiatzaren 6an jarriko dituzte salgai https://www.gurezirkua.eus/ atarian

Aurreko denboraldian, 2024ko maiatzetik 2025eko urtarrilera arte, 10 herritan izan zen Gure Zirkua. Zazpigarren bira horretan Etxabarri-Ibiña, Arrigorriaga, Azpeitia, Lekeitio, Orio, Lesaka, Hondarribia, Idiazabal  Burlata/Atarrabia eta Tolosara iitsi ziren, eta guztira 116 emanaldi eskiani zituzten.