Gure Zirkuko sarrerak salgai daude dagoeneko

Ekainaren 20tik uztailaren 5era bitartean Arraten izango da Gure Zirkua.
Gure Zirkuko sarrerak salgai daude dagoeneko
2025/05/06 09:38
eta kitto!

Maiatzean ekin dio 8. birari Gure Zirkuak. Getxo eta Zornotzatik pasatu ondoren, ekainaren 20tik uztailaren 5era bitartean Arraten izango ditugu. Sarrerak gaur, maiatzak 6, jarri dituzte salgai euren webgunean 15 eurotan.

Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dutena eta euskalduna. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak. 

Guztira 11 emanaldi eskainiko dituzte Arraten:

- ekainak 20, barixakua (19:00)
- ekainak 21, zapatua (12:00)
- ekainak 22, domeka (19:00)
- ekainak 26, eguena (19:00)
- ekainak 27, barixakua (19:00)
- ekainak 28, zapatua (12:00 / 19:00)
- ekainak 29, domeka (19:00)
- uztailak 4, barixakua (19:00)
- uztaialk 5, zapatua (12:00 / 19:00)

Aurreko denboraldian, 2024ko maiatzetik 2025eko urtarrilera arte, 10 herritan izan zen Gure Zirkua. Zazpigarren bira horretan Etxabarri-Ibiña, Arrigorriaga, Azpeitia, Lekeitio, Orio, Lesaka, Hondarribia, Idiazabal  Burlata/Atarrabia eta Tolosara iitsi ziren, eta guztira 116 emanaldi eskiani zituzten.