Gureak lantegikoentzat bazkaria prestatuko dute bihar Auzokoak elkartekoek

Gureak lantegikoentzat bazkaria prestatuko dute bihar Auzokoak elkartekoek
2016/01/08 07:28
eta kitto!
Urteroko moduan Auzokoak elkartekoek Gureak lantegikoentzat bazkaria prestatuko dute bihar. Aurreko urteetako martxari jarraituta aurten ere 140 bat lagun elkartuko dira. Bazkalostean, berriz, dantzaldia eta hainbat elkarte eta enpresak emandako oparien zozketa egingo dira eta azken honetan Asier Cuevas korrikalariak parte hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek.
Urkusu Gain, Erdi Bana, Edozer, Dorrepe, Jaiki, Denon Sahatsa eta Bekuak elkarte gastronomikoek osatzen dute Auzokoak eta 1981. urtean ekin zioten Errege egunaren osteko zapatuan bazkari berezi hori antolatzeari.