Gurutze Gorriak jostailuak jasoko ditu Torrekuan
                    2023/12/18
                    11:44
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gurutze Gorriak ‘Jostailu hezitzailea’ egitasmoa jarriko du Gabonetan eta, horren barruan, umeentzako jostailuak bilduko ditu egun hauetan zehar. Bilketa Torrekuan egingo da honako ordutegian: astelehenetan, eguaztenetan eta barixakuetan, 09:00etatik 14:00etara, eta martitzenetan eta eguenetan 09:00etatik 19:00etara.
              Kanpaina honekin 4.000 jostailu jasotzea espero dute. Jostailuak berrian, ez belikoak eta ez sexistak izan beharko dira, eta aurretik paperean bildu gabe egotea gomendatzen dute.
Radio Eibar irrati-kateak bat egin du egitasmoarekin eta horren inguruan jardungo dute etzi irratian, kanpainaren nondik norakoak jasoz. Gainera, gaurtik hasita etzira arte jostailuak jasoko dituzte irrati-katearen estudioan. Bestalde, Gurutze Gorrian ere jostailuan laga daitezke kanpaina amaitu arte.
