Hainbat artistaren lanak merke erosteko aukera gaurtik aurrera Topalekuan
2016/06/03
16:31
eta kitto!
Gaur inauguratuko dute HOTZ-ek antolatutako errefuxiatuen aldeko expo-outleta Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKUAN, arratsaldeko 19:00etan. Ekainaren 19ra arte egongo da zabalik, astelehenetik eguaztenera 18:00etatik 20:00etara; eguen eta barixakuetan 19:00etatik 21:00etara; eta zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa hainbat artistak dohaintzan emandako artelanekin bete dute eta nahi duenak ohiko prezioa baino askoz merkeago erosteko aukera izango du. Batutako dirua ume errefuxiatuei laguntzeko erabiliko da.