Hainbat ekitaldirekin ospatuko dute Amañako Gazte Eguna urriaren 24an
Musika izango da protagonista nagusia eta Emeka eta Mutiko eta Marmitako Trap Banda izango dira bertan, besteak beste
2026/10/15
13:59
Ekhi Belar Errasti
Amañako Gazte Egunaren 2. edizioa ospatuko dute urriaren 24an, larunbata, egun osoko egitarauarekin. Protagonista nagusia, ostera, musika izango da, eta gaueko kontzertuekin eguna borobildu nahi dute antolatzaileek.
Hasteko, etxean arituko da Emeka, Amaña auzoko bizilaguna delako. Rap abeslari eibartarrak ia bizi osoa darama musika egiten eta bere lanak fruituak eman ditu azken urteotan, pieza sendoekin.
Mutiko eta Marmitako Trap Banda irtengo dira gero eszenatoki gainera. Eta gero, Muxutruk erromeriak emango dio amaiera egitarauari.