Hainbat jarduerarekin gogoratuko da Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena asteburuan
2019/06/18
17:45
eta kitto!
Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena gogoratzeko asteburu honetarako antolatu dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Miguel de los Toyos alkateak, Alberto Lopez Basagurenek (Konstituzio Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean), Lurdes Auzmendik (Euskal Herriko Federalistak elkarteko presidentea) eta Antxon Narbaizak (Euskal Filologian doktorea eta idazlea).
Eibarko Itun Federala sinatu zela 150 urte beteko dira San Juan bezperan eta hori gogoratzeko egitaraua prestatu dute barixaku eta zapaturako. Barixakuan, 19:00etan Albert Sole Bruset zine-zuzendariaren “Federal” dokumentala emango dute Portalean eta, ondoren, hitzaldi-solasaldia egingo da. Eta zapatuan, 11:00etan, federalismoaren iraganari eta etorkizunari buruzko mahaingurua egingo da Udalbatza Aretoan. Hizlariak Alberto Lopez Basaguren, Antonio Rivera eta Zulima Perez izango dira. Jarraian, 11:30ean, Antxon Narbaizak “Eibartarren portaera errepublikanoak: Vicente Aguirre, Echeverria, Ortiz de Zarate, Ibarzabal eta beste hainbat” izenburuko hitzaldia emango du. Eta 14:00etan hasiko da 1869ko Itun Federalista oroitzeko ekitaldi instituzionala, alkatearen eta Lurdes Auzmendiren partehartzearekin. Amaieran, 2019ko Eibarko Deklarazio Federalista irakurriko dute lau hizkuntza koofizialetan.
Jarduera hauen oinarrian gure herrian 1869ko San Juan bezperan egin zen bilera historikoa dago. Azaldu dutenez, “lau probintzia euskal-nafarretako erakunde errepublikar federaletako ia hogeita hamar ordezkari elkartu ziren bertan Itun Federala deituriko dokumentu bat onartzeko. Akordioa Eibarko Itun Federala bezala ezagutzera pasatu zen. Itun horren sinatzearen antzeko ekitaldiak egin ziren Espainiako beste hiri batzuetan, hala nola Tortosa, Kordoba, Valladolid edo A Coruñan, non probintzia eta eskualdeetako federalistek erabaki zuten federalki eratzea eta lurralde antolaketa federala proposatzea herrialde osorako”.