Haki del Rey oilar-borroka egingo da zapatuan Txaltxa Zelaian
Rap musika izango da zapatu arratsaldeko protagonista Txaltxa Zelaian. Izan ere, Haki del Rey oilar-borroka egingo da bertan, 17:00etatik hasita, eta sari potoloa egongo da jokoan, bi lagun sailkatuko baitira Miraelbuenrap (MBR) nazioarteko lehiaketarako, bidaia eta egonaldia ordainduko dietelarik.
Rap abeslariak nor baino nor arituko dira lehian eta borroka hasi baino lehenago esango zaie zein gairen inguruan jardun beharko duten. Epaileek erabakiko dute zeintzuk diren borroka bakoitzeko irabazleak eta, horrela, batzuek aurrera egingo dute eta beste batzuk bidean geratuko dira, finalean irabazlea erabaki arte.
Parte-hartzeko, zapatuan 16:30etik aurrera eman ahal izango da izena, baina antolatzaileek izen handiko hiru rap abeslarien parte-hartzea konfirmatu dute: Fabiuki, Vnder eta Usu.